Bateratzen diziplina anitzeko proiektu bat da, Gipuzkoako Enpresak, Unibertsitateak eta Administrazioak batzen dituena eta helburutzat daukana Gipuzkoako konpainiei enpresa proiektu lehiakorragoak eta sostengarriagoak sortzen laguntzea, pertsonak inplikaraziz antolakundean.
Ekimenak bere lehen emaitzak aurkeztu berri ditu “Pertsona konprometituak eta enpresa lehiakorrak” lan-jardunaldian. Ekimenaren koordinatzaile eta Mondragon Unibertsitateko irakasle Unai Elorzak 500dik gora enpresari (zehazki, 72.000 langileri) eginiko inkestetatik ateratako datu zenbait eman zituen ezagutzera. Bateratzen ekimenaren helburua da “garapen profesionala eta proaktibotasuna sustatzea eta erabakiak konfiantzazko inguruneetan hartzeko aukera ahalbidetzea”.
Mondragon Unibertsitatearekin batera, beste hiru unibertsitatek ere aktiboki parte hartzen dute proiektu honetan, balio erantsia eskainiz: Tecnun, Deustu eta UPV/EHU.
Elisabeth Vilesek, Tecnun-eko antolakuntza industrialeko zuzendariak, azaldu zuen Ingeniari Eskola lanean ari dela “sektore industrialeko 80 enpresarekin, hobekuntza-sistemak ezarri eta testuinguru parte-hartzaileak sustatzeko enpresetan.”
Bestalde, UPV/EHUn proiektuaren arduradun den Aitor Aritzetak lidergo eraldatzailea aipatu zuen, zeinak efektu positiboa baitauka pasioaren gainean, horrek maximizatu egiten duelarik enpresako pertsonen asebetetze- eta konpromiso-maila”.
Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitateko kide Anaïs Iglesias da Bateratzen proiektuaren arduraduna Deustun. Emaitzen aurkezpenean azaldu zuen “nolako eragina duen enpresa baten kapital sozialak mozkinetan”.
Ezinbestekoa da Ezagutza eta Tresnak izatea erabakiak hartzeko prozesuetan ziurgabetasunak gutxitzeko eta, bide horretatik, pertsonen potentziala askatu eta antolakundeko erronka estrategikoekin lerrokatzeko. Proiektuak badu onlineko plataforma bat hori errazteko:
www.bateratzen.net